Hizkuntza
aukeratu:
eukera1 Español English Deutsch
  NOTZUK GARA
  BILATU
  HARREMARETAN JARRI
  KONTUA SORTU
  ZURE KONTURA SARTU
  BIDALKETA/ORDAINKET
  LAGUNTZA
Erosketa
Saskia
zure saskian  0 produktu daude
      EUSKADIKO KAMISETAK
      KAMISETAK
      UMEENTZAT KAMISETAK
      NESKENTZAT KAMISETAK
      TOTE POLTSAK
      TXAPELAK
  SERIGRAFIA
  TRANSFERRA
  BINILOA
  OHIAL GAINEKO BINILOA

ERABILTZAILEAREN BALDINTZA OROKORRAK


Espainiako legediak Espainiako Aldizkari Ofizialean (BOE) ezarritakoaren arabera  2002ko ekainaren 12ko Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legean (LSSI), honako agiri hau argitaratzen dugu:


1. Identifikatze datuak

Ikurra.com Camisetas Ikurra S.L. negozioaren parte den negozio-unitate bat da, non bere egoitza soziala Arrandegi kalea 5 (20003) Donostia, Gipuzkoa den.
 

2. Zerbitzuaren deskribapena Webgune honetara sartzen den orok erabiltzaile papera hartzen du, horrela hemen argitaratutako xedapenak nahiz zuzenbidearen beste edozein erabiltze-xedapen betetzeko konpromisoa hartuz.

Webean agertzen den edozein informazio eraldatzeko eskubidea gordetzen du Ikurrak, aurretik erabiltzaileei honen berri eman behar izanik gabe, bertako publikazioa nahikoa izanik.

Bere interneteko erabiltzaile eta bezeroei zenbait zerbitzu eskeintzen dizkio Ikurrak. Hauetako bat kamiseta, jertse, amantal, poltsa… pertsonalizatuak sortzea da.

3. Ikurra.com webaren eta zerbitzuen erabilera

3.1 Gutxieneko adina

Ikurrako erabiltzaileak adin nagusikoak zein adin txikikoak izan daitezke baina online dendaren jabea adin nagusikoa izan beharko da bere betebeharren jabe izan eta hitzarmena sinatzeko 18 urte baino gehiago izan behar dituelako. (Kode zibileko 1265 art.)

3.2 Webaren erabiltzaile eta ikurra zerbitzuen lizentzia

Erabiltzailearen baldintza orokorren arabera, lizentzia mugatu eta ezeztagarria eskeintzen du Ikurrak. Lizentzia honek ez du baimenik ematen Ikurrak debekatutako helburuetarako informazioa erabiltzeko, Ikurrarekin lehiatzeko, bere edukietan oinarritutako irudiak sortzeko edo irabazizko helburuekin web orriaren kopia bat gordetzeko.

3.3 Hirugarren batek eskainitako zerbitzuak

Bezeroaren webgunetik hirugarren webgune bateko edukiei buruzko informazioa jasotzea posible da. Ikurrak ez du inongo erantzunkizunik hartzen eduki hauen inguruan ezin duelako hirugarren batek sartzen dituen edukiak beti kontrolatu. Edonola ere, legeria nazionala zein internazionala  urratzen dituen edozein eduki kenduko dituela adierazten du webgune horretarako lotura kenduz eta agintari eskudunei jakinaraziko die. 

Ikurra ez da Chat, foro, blog edo hirugarren batek mailegatzaileren web orrian edukiak adierazi ditzaken edozein mediotan bildutako informazio eta edukien  erantzule egiten. LSSI-CEn 11 eta 16 artikuluetan ezarritakoaren arabera ordea, erabiltzaileen autoritateen eta segurtasun indarren eskuetara jartzen da modu eraginkorrean lege nazionaleko edo internazionaleko edukiei eragin diezaioken edozein eduki kentzeko edo blokeatzeko. Erabiltzaileak mota honetako edukiak daudela kontsideratzen badu berehala webaren administratzaileari jakinaraztea eskatzen da.

Web orri hau bere funtzionamendu onerako berrikuasia eta egiaztatua izan da. Urteko 365 egunetan 24 orduetan bermatu genezake bere funtzionamendu egokia baina zerbitzaileak ez du baztertzen programazio akatsak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko egoerak egon ahal izatea honela web orrira sartzea ezinezkoa eginez.

 4. Arau orokorrak

4.1 Erabilera galarazia

Ikurra.com zerbitzuari edota bere webari ezin diezaiokezu kalterik eragin. Ondorengo zerrenda ez da erabatekoa ezta zehatzegia baina esaterako, ezin duzu:

a)    Ikurrako zerbitzuak oztopatu birusak eta bestelako programen erabileraz.

b)    Ikurran erabiltzen diren teknologien bertsioak eratu edota eraldatu.

c)    Edozein motatako Scriptik, teknologiarik edota robotik erabili weba monitorizatzeko, denda pertsonalerako “Google Analytics” delakoa izan ezik.

d)    E-mailak edo bestelako informazioa bildu Ikurra zerbitzuaren bitartez.

e)    Beste pertsona edo entitate bat bazina bezala jokatu.

4.2 Datuen babesa eta pribatutasuna

Ikurra.com garenok bereziki kontziente gara gure bezeroen  segurtasunaz eta emandako isilpeko informazioaz. Online esperientziarik eta zerbitzurik onena ziurtatzen dizugu.

Gure serbidore fidagarriaren bitartez bezeroak erosketa bat egitean bere datu pertsonalak, helbideraketa, eta erosketei dagozkien datuak gure datu basean sartuko ditu eskaria bideratzeko.

Ikurra.comek ez dauka inongo eskuragarritasunik bezeroen kreditu txartelaren datuetara, banketxetako instituzioen baieztapena  besterik ez dugu jasotzen ordainketa egitean.

Inolaz ere ez dugu zure informazio pertsonala hirugarren baten eskuetan jarriko.

Datuen babesaren legea:

Alta emateko imprimakiko laukitxoa markatzean bezeroak bere datuak Ikurraren esku jartzen dituela onartzen du ondorengoak egiteko:

Bere eskaera osatzeko.Bezeroak mezu elektroniko bat jasoko du, eskaria baieztatua eta onartua izatean datuetan, emandako helbidean.

E-mail bidezko mezu komertzialen bidaltzea. Mezu hauek Ikurraren produktu edota zerbitzuen ingurukoak izango dira.

Azterketa estatistikoak egitea.

Enkarguak egitea, eskaerak betetzea eta eskaerei erantzutea Ikurrako webgunean azaltzen diren edozein modutan izanda ere.

Ikurrako albisteen buletina edo newlettera igortzea.

Ikurrak datuen babesa bermatzen du eta datuen lagatze kasuan beti ere horren berri eman eta jabearen baieztapenaren bitartez egingo da.

Webgunean eskatzen diren datuak beharrezkoak dira zerbitzu ezin hobea eskaintzeko. Ikurrak ezin du bermatu eskainitako zerbitzua bezeroaren beharretara egokitua izatea datu guztiak eman ezean.

Sarrera baimen eskubideak, zuzenketak, ezeztapenak eta informazio eskaerak bermatzen ditu Ikurrak indarrean dagoen legediaren zehaztapenetan. Ondorioz, datu pertsonalen babeserako 15/1999ko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, bertako eskubideez baliatzeko aukera izango duzu berariazko eskaera eta NANaren fotokopia bat bidaliz enpresaren helbidera; arrandegi kalea 5,20003 Donosti edota ikurra@ikurra.com helbidera gutun elektroniko bat bidaliz.

Erosketen baldintzak

Salmenta sistema

Erabiltzaileak bere eskaera internet bidez helaraziko digu ikurra.com webgunean  dagoen “nire saskia” sistemaren bitartez.

Atxikitu daitezken zergak

Ikurra.com webgunean ageri diren prezioak beraien kasuan kasuko jarri behareko BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) barne dute.

Europar Batasunetik at dauden edozein lurraldetan, Zeutan  edo Melillan entregatzen diren erosketak BEZa salbuetsita izango dute.

Ordainketa modua

Bezeroak erosketa egitean ordainketa modua aukeratu dezake; kreditu txartelaren bidez ( MasterCard, Visa, Visa Electron,...), edo esku-dirutan (Espainian eta Europar Batasuneko zenbait herrialdetan bakarrik). Zenbait kasutan iruzurrak sahiesteko,  Ikurrak bere bezeroen ordaiketa modua aukeratzeko eskubidea hartzen du.

Bidaltze epeak, gastuak eta moduak.

Bezeroak, bere eremuaren arabera, bidaltze modua aukeratu ahalko du. Bidaltze epea, zerbitzuaren kalitatea, jasotze puntua eta gastua, aukeratzen duen garraio moduaren arabera desberdina izango dela kontutan izan behar du.

Entregatze epea, ekoizpen epea eta bidaltze epeaz osatzen da.

Oharra: larunbat, igande eta jai egunetan ez da banaketarik egiten.

Ikurraren ekoizpen epe ohikoa, gure lan kargaren arabera, egun batetik bira artekoa da. Baliteke, zenbait arazo tarteko eskaerak ekoizte atzerapenak izatea, bezeroaren baieztapena edo stockeko akatsak direla eta.

Penintsula barruko bezeroei garraio modu desberdinen bitartez bidaltzen dio ikurra.comek bere eskaria 24-48 ordu bitarteko epean eta Balear Irletako biztanleak 3-5 egun bitarteko epean jasoko dute beraien eskaera.

Canariar irletara, Ceuta eta Melillara ez dugu eskaerarik bidaltzen. Europari dagokionez, 5-10 egun bitarteko bidaltze epean egiten dira eskaerak eta gainerako luraldeetan 10-15 egun bitarteko epean.

Bidaltze epeak aldaketak jasan ditzakete ohiz kanpoko garraiolariaren gertakariak direla eta. Ondorioz, ikurra.com zentzuzko denbora tartean ondatutako edo galdutako eskaera birjartera konprometitzen da.

5. legezko bermea, bueltatzeak eta aldaketak

5.1 legezko bermea

Eskatutako produktua akatsduna baldin bada, kasuan kasuko konponketa, ordezkatze, beherapen edo hitzarmenari dagozkion gastuak  dohakoak izango dira. Gertatzen diren adostasun faltei Ikurrak 2 urteren buruan erantzungo die eta bezeroak honen berri emateko 2 hilabeteko denbora tartea du.

5.2 Aldaketak eta bueltatzeak (ezeztatze eskubidea)

Produktuaren bueltatzea edo aldatzearen artean aukeratu ahalko du bezeroak, eskaria jazotzen duenetik 30 eguneko epean. Horretarako gurekin harremanetan jarri ondoko helbide elektronikoan: ikurra@ikurra.com

5.3 Prozedura

Bezeroak, eskatutako produktuaren aldaketa edo bueltatzea nahi duen zehaztuz produktua garraiolari bidez, honen karguen jabe eginez, bidali beharko digu ondorengo helbidera:

Camisetas Ikurra S.L.

Arrandegi kalea 5 (20003)

Donosti

Gipuzkoa

Produktuaren diru bueltatzea egin behar baldin bada, Ikurrak erosketaren diru kantitatea bezeroak agindutako banku helbideraketara diru-transferentzia gauzatuko du.

Aldaketa bat nahi izan eskero, Ikurrak bezeroari inongo kargu ekonomikorik gabe bidaliko dio produktua. Eskatutako produktuaren ordez beste bat jasotzen baldin badu bezeroak, ikurrak  zuzena den produktua helaraziko dio inolako kargu ekonomikorik gabe.

Erreklamazioak edota iradokisunak egiteko zuzendu;

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua.

Ikurra

Arrandegi kalea 5, 20003

Donosti

Gipuzkoa

6- Jabetza intelektuala eta industriala

6.1 Erabiltzaileen jabetza

Erabiltzaileak igotzen duen edukien jabe intelektuala eta industriala bera dela edo beronen baimena duela bermatu behar du. Hori horrela izanik, Ikurrak bere bezeroen datuen eskubideak onartzen ditu eta bere web orrian ez ditu babeserako edota laguntzarako erabiliko.

6.2 Ikurraren jabetza Web orria, bertako diseinuak, logoak, textuak eta grafikoak Ikurraren jabetzakoak dira edo kasuan kasuko beharrezko lizentzien jabe da. Web orriko eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialaren legediaren bitartez babestuta daude. Bertako datuen erabilera, zabaltze eta komertzializazio oso edo zatikatua, edozein dela helburua, Ikurraren baimen idatziarekin egin behar da. Ikurraren baimenik gabeko edozein datuen erabilera jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen urraketa larritzat joko da.

6.3. arau hausteen jakinarazpenak Propietate intelektual eta pertsonalei dagozkien betebeharrak ez betetzearen edota webaren edozein gairen behaketak  egiteko ondorengo helbide elektronikora idatzi dezakezu: ikurra@ikurra.com

7. Ikurraren eskubideak

7.1 Jarraitzea

Ikurrak bere web orrian gertatzen diren merkataritza-akordioak eta jakinarazpenak jarraitzeko eskubidea gordetzen du (betebeharrik hartu gabe). Ikurrak edozein erabiltzailek Erabiltzailearen Baldintza Orokorrak edota salerosketa hausten dituela uste badu, weberako sarbidea ezeztetau edota murriztu dezake inolako erantzunik eman beharrik gabe.

7.2 Zerbitzuaren aldaketak

Ikurrak banatzea, antolakuntza eta bere webaren itxura eta zerbitzuak eraldatzeko eskubidea hartzen du, horrela,  bere zerbitzuei  edota jarritako salneurriei dagokien edozein alor aldatu edo kentzeko aukera izanik, inolako erantzunik eman beharrik gabe.

7.3 Hitzarmena ezeztatzea

Ikurrak aurretiko abisuarekin edo berau gabe honako hauek egin ditzake:

A)   Erabiltzaile zehatz baten sarrera debekatu, mugatu edota bere kotua ezabatu.

B)   Beharrezko iruditzen zaizkion edukiak Ikurra.com helbideko Zerbitzari edota direktorioetatik ezabatu.

C)   Ikurrako zerbitzuak debekatu.

8. Loturen politika

Ikurra ez da kargu egiten bere webguneko lotura (link) bitartez  inolako beste webguneetara sartzeko edukietaz, aipatutako web orriak kasuan kasuko titularraren erantzunkizuna bait dira. Beraz, orri honek ez du bere egiten lotura horietan agertzen den zerbitzu, informazio, eduki, datu, edo inolako materialik. Beharrezkotzat jotzen bada, lesio batengatik, sarbidea oztopatzeagatik, edo beste zenbait kasurengatik, aipatutako linkak berehala baztertuko ditugu.

9. Arduren muga

ikurra.com orriak webaren funtzionamendu okerra dela eta kasuan kasuko erantzunkisunak ez ditu bere gain hartuko, hala nola webaren edota bere edukien gaizki erabiltzea.

10. Aplikatu daitekeen legedi eta eskumen aginpideduna.

Baldintza orokor hauek Espainiar gobernuko legediari dagozkio. Alderdiak, gatazkak ebazteko eta beste edozein juristikziori uko egiteko erabiliko dira. 


Baldintza orokorrak  |  Produktu berriak  |  Bueltatzeak  |  Erosketa saskia  |  Nire kontuan sartu  |  Pribatutasun politika
Copyright © 2010 www.ikurra.com Ikurra kamisetak - Arrandegi kalea 5 (Narrika kantoian) 20003 Donosti-Gipuzkoa -943425912

ikurra@ikurra.com


Este sitio web usa cookies, si permanece aquí acepta su uso. Puede leer más sobre el uso de cookies en nuestra política de COOKIES.